info@aidae.eus 661 719 022

GARBIGUNE MUGIKORRA / GARBIGUNE MÓVIL

Gabigune móvil

GARBIGUNE MUGIKORRA

Zubiondo plazako Garbigune mugikorrak birziklatzea erraztuko die herritarrei, puntu garbietako aukera zabalduz
  • Garbigune mugikorra Nafarroa Zentroaren aurrean egongo da urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra bitartean.
  • Ekimen honi atxiki diren udalerrietan zerbitzua emateko sei Garbigune mugikor izango dira errotazioan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Garbigune mugikorraren ekimenarekin egin du bat, zornotzarrei birziklapenaren kontzeptua errazteko eta gerturatzeko asmoz. Horrela, urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra, etxola bat jarriko du Udalak Zubiondo plazan, Nafarroa Zentroaren aurrean, eta bertan, besteak beste, honako hauek utzi ahal izango dira: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa, kableak eta telefono mugikorrak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tintazko tonerrak eta kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, DVDak, erradiografiak…

Sei edukiontzi mugikor, txandaka

Gaur egun, sei edukiontzi mugikor ibiliko dira ekimen honi atxikitako Bizkaiko udalerrietan txandaka. Horrela, garbigune mugikorrak herri bakoitzeko erdigunean kokatuko dira bi asteko epean, eta egun horietan herritarrek garbiguneez gain beste aukera bat izango dute hondakinak utzi ahal izateko.

 

GARBIGUNE MÓVIL

El Garbigune móvil de la Plaza Zubiondo facilitará el reciclaje a la ciudadanía, evitando tener que desplazarse únicamente a los puntos limpios
  • Estará situado frente al Centro Nafarroa, del 25 de enero al 8 de febrero.
  • Seis Garbigunes móviles recorrerán los municipios vizcaínos adheridos a esta iniciativa.

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se une a la iniciativa del Garbigune móvil con el objetivo de facilitar y acercar a la ciudadanía zornotzarra el concepto del reciclaje. De este modo, del 25 de enero al 8 de febrero se colocará una caseta en la Plaza Zubiondo, frente al Centro Nafarroa dónde se podrán depositar, entre otros: pequeños electrodomésticos, menaje de cocina, aceite de cocina, cables y teléfonos móviles, pinturas y disolventes, aerosoles, absorbentes contaminados, tóner y cartuchos de tinta, cápsulas metálicas y plásticas, pilas, DVDs, radiografías…

Seis contenedores móviles, rotatorios

En la actualidad seis contenedores móviles recorrerán los municipios de Bizkaia adheridos a esta iniciativa. Así, los Garbigunes móviles se situarán en zonas céntricas de cada localidad en un periodo de dos semanas, y permitirán que durante esos días la ciudadanía cuente con otra opción además de los puntos limpios.