info@aidae.eus 661 719 022

Amorebieta-Etxanoko ikasleek 35 gorosti landatu dituzte

Amorebieta-Etxanoko    ikasleek    35    zuhaitz landatu  dituzte  gaur  goizean  Jauregizaharreko landetan.  Andra  Mari,  Karmengo  Ama,  Larrea eta  Karmelo  ikastetxeko  Lehen  Hezkuntzako  5. mailako  ikasleak  aritu  dira  lorezain  lanetan;  hain zuzen, 150 ikaslek baino gehiagok parte hartu du zuhaitz landaketan.

Amorebieta-Etxanoko  Udaleko  Iraunkortasun eta  Zerbitzuen  sailak  antolatutako  ekintza  izan da.   Zuhaitzaren   eta   Uraren   Astearen   baitan antolatutako   ekintza   izan   da,   bere   garaian atzeratua.

Gorostia      espezie   autoktonoa   da,   Euskal Herrian oso ezaguna –haritza eta pagoa bezalako

beste   espezie   tipiko   batzuekin   batera   gure basoen pizgarri–. Babestutako espeziea da; Euskal Autonomia   Erkidegoko   natura   kontserbatzeari buruzko   Legean   Interes   Bereziko   kategoriaren barruan  dago  sailkatuta  eta,  horren  ondorioz, debekatuta dago bidezko baimenik gabe arbolak eta adarrak moztea.

Lorezainen azalpenak

Zuhaitzak  landatu  aurretik,  ikasleek  lorezainek emandako     azalpenak     jaso     dituzte:     nola landatu  behar  diren,  babesteko  egin  beharreko lanak,  zaintzarako  aholkuak  eta  abar.  Zuhaitz landaketarekin     batera,     ikasleek     bestelako zereginak  bete  behar  izan  dituzte,  edo  bete beharko  dituzte:  gorostien  informazioa  bilatzea eta  fitxa  teknikoa  osatzea,  babes-hesia  jartzea edota landaketaren kronika egitea.