Memoriaren Plaza erakusketa asteazkenerarte luzatuko da Amorebieta-Etxanon izandako harreragatik
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Amorebieta-Etxanoko Memoriaren plazaren erakusketa asteazkenerarte, urriaren 3ra arte, luzatzea erabaki du izan duen harrera dela eta.
Beraz, nahi duenak, 2016az geroztik memoriaren inguruan herritarrek parte hartzeko proiektua bisitatu ahal izango du. Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 18 herri nagusienetan egon da hiriburuak barne. Helburua, Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea da, memoria plural eta partekatua eraikitzeko asmoz.
Erakusketa zabalik dago Herriko Plazan hurbildu nahi duten guztientzat. Erakusketatik milaka pertsona pasatu dira, baita bigarren hezkuntzako 500 ikasle baino gehiago ere. DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleek antolatzen diren hezkuntza tailerretan parte hartu dute. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten lagungarri izatea eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea.
Memoriaren Plaza ekimena hasi zenetik -2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz- Memoriaren Plaza 18 herritan egin da, eta hauexek datuak: 34.300 lagunek hartu dute parte eta hauetatik 4.600 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.
HELBURUAK
• Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
• Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
• Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
• Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.
ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:
• Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
• Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
• Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai–ingurua ere bertan egingo da.
• Mezuen horma-irudia: bertaratzen direnek beren mezua horma-irudian idatzi ahalko dute
MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK
Gogora Institutua testigantzak batu eta ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon, Irunen, Beasainen eta Galdakaon egon da.
Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan: KLIKATU HEMEN